XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BERNAT Baha! Fandangoa arin emaiten diat, mazurkan ere frango trebe nuk behar ordian!.
GANICH - Ez duk, ez, eskualdun gisa jantzatzen hemen, eta... kol chutak behar tiagu eta jaka luziak!...(...).
PETTAN - Aloiatuko tiagu, nahi baduzue?!!!.
BERNAT - To, ez ahal nik ikhusiko gure Marianak!... Zer nahi ikhusi zikan, Peioren ezteietan, eni krabata ezin ezarraraziz!....
GANICH - Lephoa tinke guretako... ez duk gisa?....
BERNAT - Boô ! bego bere gisa cassinoa!.
PETTAN - Nahi duztea aratsetako Compaantza horietarat joan giten, aratseko othoitza egiten dugula?.
GANICH - Zer da norbait mintzo? predikari haundi zoimbait?.
PETTAN - Baa.
Pariseko eliza nausiko predikari famatu hura duk!.
BERNAT - Bainan, Pettan, hura erdaraz ari duk, hik komprenituko duk bainan guk?.
PETTAN - Zuek segituko duzue jestuetarik, ederrak egiten omen tik! eta behar orduan erranen dauziet ba zerbait!....
BERNAT - Chooo, chooo, medikuia othe da?....
GANICH - Eman ziizte nunbaitan eta ichil giten orai... Hire baitan kondatzen diagu, Pettan?.
PETTAN - Zauzte trankil! Hea mokanes gorri hori hunat... Taakoa maite dukala erraiten ahal dakota, Bernat?.
BERNAT - Baha... hunen ekhentzea enetako biziaren ekhentzea duk, gizona (...).
(...).